Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Jugada maestra filmea ikusteko aukera izango dogu, zapatuan eta domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean (www.zinemazaleak.eus/es/takilla).
Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina guretzako interesgarriak izan diran pelikulak be gogoratu doguz.
