Lisipe bildumaren 14. alea da

"Aingurak eta Neskameak" izeneko saiakerea kaleratu dau kazetari eta idazleak

June Fernandez: “Haurdunaldi subrogatuaren ganeko ikuspegi guztiak eskaintzen ahalegindu naz”

June Fernandez kazetari eta idazlea / Bizkaia Irratia

June Fernandez idazle eta kazetariak Aingurak eta Neskameak saiakerea kaleratu dau. Izenburuaren azpialdean honakoa dino “haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak“. Egilearen esanetan, bere zalantzak, kontraesanak eta dilemak izan dira liburuaren oinarri. Lisipe bildumaren 14. alea da lana eta Jule Goikoetxea izan dau ondoan editore lana egiten.

Ikuspegi desbardinak

Haurdunaldi subrogatuaren ganeko ahalik eta ikuspegi gehien emoten ahalegindu da Fernandez lan honetan. Ikuspegi filosofikoa emoteko adibidez, Tere Maldonado filosofoari eta Josebe Iturrioz militante transfeministari egin deutsez itaunak. Haurdunaldia bera ulertzeko barriz, Estitxu Fernandez psikologo perinatalagaz izan da egilea. Ikuspegi legala azaltzeko barriz, Itziar Alkorta legelaria, Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkidea eta Miren Ortubai abokatua izan dauz lagun. Era horretara, zazpi ikuspegi jaso dauz saiakera honetan. Erreportai moduko bat landu dauala esan deusku kazetari eta idazleak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular