Kai Nakai artista gazteiztarrak konplexuak eta estereotipoak alde batera izten dabezan kantuak idazten eta abesten dauz. Baimenik gabe lehenengo diska kaleratu ebanetik, askatasuna sustatzen daben letrei esker, gizarteak urteetan ezarri dituan patroiak deuseztatu gura dauz. Kai Nakai Kafetxu Bana saio barriaren lehenengo konbidaua izan da.
Reggaetoia eta feminismoa
Abeslari gasteiztarrak ezin hobeto lantzen ditu reggaetoia eta feminismoa, nortasunagaz, dinamismoagaz eta indarragaz. “Baimenik gabe” lehenengo diskaren ildotik jarraituz, “Maitia” bigarren diska kaleratu eban. Berton, maitasun-istorio baten faseak aurkezten dira bost abestiren bidez. Arabatik mundura, Kai Nakaik bere ahotsa altxatzen dau, gizartearen aurreiritziak eta estereotipoak alde batera itzita, mundua zutik jarteko.