Kale ikuskizunetan euskerearen presentzia areagotzeko manifestua bultzatu daben sortzaileek, indarrak batzeko asmoa iragarri dabe. Artekalek, Euskal Herriko Kale Arteen alkarteak, Leioako Umore Azokan aurkeztu eban aurreko astean Euskara, jalgi handi plazara! manifestua. Kaleko ikuskizunen urteko hitzordurik garrantzitsuena da Leioa eta hainbat konpainia batu zan bertan. 40 inguruk babestu dabe manifestua. Honakoa lehenengo pausua dala esan deusku Artekaletik Mikel Ayllonek. Aurrera begira, indarrak batzen jarraituko dabela adierazi dau. Honakoa lehenengo pausua izan da. Artekalek orain urte bi agindu eban euskeraren egoeraren ganeko azterketea egitea. Datuek berretsi egin dabe euskeraz gitxiago sortzen dala.
Hiru ardatz
Leioako Umore Azokan aurkeztu dan manifestuak hiru ardatz daukaz. Alde batetik, gonbitea egiten deutse Euskal Herriko konpainiei euskeraz sortzeko. Bestalde, erakundeei be egiten deutsie dei, euskerazko ikuskizunak babesteko. Azkenik, publikoaren babesa aipatzen dabe. Euskal ekoizpenak ikustera joateko deia egiten dabe. Leioako Umore Azokea amaituta, Mikel Ayllonek esan deusku, eguraldiak asko baldintzatu dauala aurtengo edizinoa. Hori bai, aurten be, ikuskizun barriak aurkezteko erakusleiho handia izan da Leioa. 30 lan barri inguru erakutsi dira.
