Julen Apella berriztarraren lehenengo lan literarioa da “Postal bat desertuan” poema liburua. Donostia Kultura lehiaketa irabazi eta gero Bale Zuria argiletxeak kaleratu dau. Postala eta desertuak, behin baino gehiagotan iradokitzen dira bere liburuko poematan. Lanak inguruan gertatzen danari begiak zabalik daukazala be aitortzen dau. Baina, aldi berean, barrura be begiratzen dabe poemek. Kanpoko eta barruko munduak uztartzen ahalegindu da liburuko poematan.
Bere lehen lan literarioari buruz barriketan jardun dogun bitartean, John K. Samson kanadiarraren “White wheat” diskoko kantuak gomendatu deuskuz. Berak, libururako poemak idazten ebazan garaian entzun eban diskoa da, nahiz eta aitortu idazteko isiltasuna gurago dauala.