Orain arteko emonaldietan harrera oso ona izan dau antzezlanak

Txalo Produkzinoak taldearen "Almazenean" antzezlana Bizkaian egunotan

Kapitalismoaz hausnartzeko gonbitea

Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza aktoreak / Kulturklik

Txalo Produkzioak taldeak Gernika Lumon eskeiniko dau gaur Almazenean antzezlan barria. Atzo, Santurtzin eskeini eben eta bihar barriz Getxon izango dira. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira antzezlan honen protagonistak. Galartzak esan deuskunez, Santurtzin atzo, ehun lagun baino gehiago batu ziran Serantes kultur aretoan. Orain arteko emonaldietan izandako harrereagaz oso pozik azaldu da aktorea.

Kapitalismoaz hausnartzeko

Langile bi dira antzezlanean Zuhaitz eta Iker. Bat erretiroa hartzeko dago eta besteak lanpostuan ordezkatuko dau galdarak konpontzen dauazan enpresan. Almazen huts baten dagoz eta bost egunez lantokia partekatuko dabe. Alkar ezagutzen emongo dabez egunok. David Desola idazle katalanak kaleratutako lan baten dago oinarrituta “Almazenean” antzezlana. Martin Agirre izan da itzultzailea. Hermanos Machado saria jaso eban lan honek. Komedia zorrotz eta garratza era berean. Kapitalismoaz hausnartzera gonbidetan gaitu.

Hainbat emonaldi

Begoña Bilbao izan da antzezlanaren zuzendaria. Gaur, iluntzeko zortziretan Gernika Lumoko Lizeo antzokian ikusi ahal izango da eta bihar, barriz, Getxon ordu berean, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan. Estreinau barri dan lan honen 45 emonaldi daukiez hitzartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00