Joseba Irazoki, Gonzalo Portugal, Olaia Inziarte edo Dupla be agertzen dira kartelean

Hamargarrenez egingo da jaialdia martiaren 17tik 25era

Kiko Venenok emongo deutso hasierea Gernikako Lekuek jaialdiari

Lekuek jaialdia / Bizkaia Irratia

Kiko Venenok emongo deutso bihar hasierea Gernika-Lumoko Lekuek jaialdiaren hamargarren edizinoari.
Lizeo antzokian izango da Kiko Venenoren kontzertua eta esan behar sarrera guztiak agortu direla. Lekuek jaialdiko antolatzaileen izenean, Paul Asuak esan deusku beldur apur bat eukela, emonaldi honek izango eban erantzunagaz, baina harrerea ikusita oso pozik dagoz.  Jaialdi txikia da Lekuek. Asuaren esanetan, dirua baino borondatea behar da holakoak sortzeko.

Izen handiak aurten

Hamargarren Lekuek jaialdia da honakoa eta hori dala eta izen handiak ekarten saiatu dira oraingoan. Bihar, txupinazoa izango da Merkurio iturrian eta ostean Kiko Venenoren kontzertua. Hilaren 25era bitartean, Joseba Irazoki, Gonzalo Portugal, Vulcanizadas, Dennis Alcapone, Pelomono, Olaia Inziarte…hainbat kontzertu eta kontu gehiago be bai, zine emonaldiak edo berbaldiak besteak beste. Umeei eskeinitako rock tailer bat be izango da edo Trakamatraka emonaldia be. Esan behar, Gernika-Lumoko gune bat baino gehiagotan izango direla saioak, taberna desbardinetan batez be. Antolatzaileen esanetan, urterik urtera gero eta taberna gehiagok egiten dabe bat Lekuek jaialdiagaz. Banakako sarrera eta bonoak erosteko erea dago oraindino. Astran, Ospa eta Aterpe tabernatan edo https://gernikakolekuek.com/  webgunean be eros daitekez sarrerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular