Oxabi erromeri talde bizkaitarrak kontzertu berezi bat eskeiniz ospatuko dau abenduan bere hogeigarren urteurrena.
2006. urtean sortu eben Oxabi taldea Galdakaon, Jon Eguzkizak, Aritz Uriartek, Asier Balentziak, Urtzi Enrikezek eta Jon Gomez Garaik. Lagunak eta musikariak ziran. Inguruan ez ei egoan orduan gazteen erromeria talderik gazteentzat.
Hogei urteko ibilbidean, Oxabik, mila kontzertu baino gehiago eskeini dauz Euskal Herrian eta atzerrian. Kantu propioak be sortu dabez. Eurena, etenik bako eboluzinoa izan da, Gomez Garairen esanetan.
Gonbidapenak kontzerturako
Abenduaren 19an kontzertu berezia eskeiniko dabe Durangoko Landako Gunean. Esan behar, gonbidapena behar dala kontzerturako. Honeek taldearen web orrian lortu daitekez, www.oxabi.eus webgunean. 1.500 baino gehiago emon dabez dagoeneko. Kontzertu egunean iluntzeko zazpiretan zabalduko dabez ateak, eta zortzi ta erdietara bitartean sartuko dira gonbidapena dabenak. Ordu horretatik aurrera, gainontzekoak sartu ahal izango dira. 20 lagun igaro dira Oxabi taldetik eta guztiak arituko dira Durangoko kontzertuan. Sorpresak be izango dira emonaldi berezi honetan.
