Efektu honek gizarte-ongizatean eta ahalduntze kolektiboan emoten dira

Durkheimek plazaratutako teoria betetzen da Korrikan

Korrikan parte-hartzeak efektu psikologiko positiboak ditu

Jon Zabala / Bizkaia Irratia

Erritu kolektiboek parte-hartzaileengan daben eragin psikologikoaren gainean Durkheimek plazaratutako teoria betetzen da Korrikan.
Durkheimen teoriaren arabera, bilkura kolektibo batean parte-hartzaileen artean gertatzen dan alkar elikatzea eta bat-egite emozionala giltzarriak dira prozesu kolektiboetan, eta iraun egiten dau denboran.  Teoria hau egiaztatu dau UPV/EHUko Gizarte Psikologiako Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikertzaile-taldeak 2019ko Korrikan parte hartu eben hainbat korrikalariren artean.

Emile Durkheim (1858-1917) soziologo aitzindariaren arabera —eta gaur egun baieztatu leiteke—, gizarte-isolamendua mehatxu larri bat izan daiteke osasunerako eta biziraupenerako, eta erritu kolektiboak funtsezkoak dira gizarte baten kohesioa eta osasuna bermatzeko. Durkheimen arabera, aldizka ospatzen diren erritu kolektiboek berrindartu egiten dabez talde-balore eta -sinesmenak, eta kohesio soziala sustatzen dabe. Horrenbestez, gizabanakoak gizartearekiko fede eta energia eraberrituak dabezala itzultzen dira euren bizitza indibidualetara. Eraberritze-sentsazino hori eferbeszentzia kolektiboak ahalbideratzen dau..

Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena Saileko ikertzaileek ondorioztatu dabe Korrikan Durkheimen teoria betetzen dala. Ikerketa 2019ko Korrikako parte-hartzaileen lagin baten gainean egin eben, hiru urratsetan: Korrika hasi aurretik, Korrika egiten zan bitartean eta Korrika amaitu eta gerora. Datuak jasotzeko, onlineko hiru galdeketari erantzun eutsen parte-hartzaileek, urrats bakoitzeko banari.Jon Zabala EHUko Psikologoa Fakultateko ikertzailea izan da gure artean .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular