Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean lehenengoz Mikel Martinez eta Patxo Telleria

Arriaga antzokin estreinau da gaur

“Kortxoaren Dilema”, endreduzko thriller politikoa

"Kortxoaren Dilema" antzezlana / Bizkaia Irratia

Tartean Teatroren “Kortxoaren Dilema” antzezlan barria estreinauko da gaur Bilboko Arriaga antzokian. Endreduzko thriller politiko modura aurkeztu da “Kortxoaren Dilema”. Patxo Telleriarena da gidoia. Aktorea be bada lan honetan, Mikel Martinezegaz batera. Zuzendaria barriz, Mireia Gabilondo izan da oraingoan. Telleriak azaldu deuskunez, ekintza askoko antzezlana da.

Istorioa

Istorioari erreparatuz, pertsonaietako bat irakaslea da, 70 urtekoa, Mikel Martinezek interpretatzen dauana. Ezkerraren erreferentea da, minbizia dauka eta kontua da, aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohantzan emondako erradioterapia ekipamendu bati esker sendatu daitekeela, berak dohaintza bera kritikatu ebanean. Ikasle izandako bategaz egingo dau topo eta Patxo Telleria bera da ikaslea. Orduan hasiko dira bere buruhausteak.

Gabilondo zuzendari

Aipatu dogunez, Mireia Gabilondo da “Kortxoaren Dilema” antzezlanaren zuzendaria. Lehenengoz aritu da Telleria eta Martinez zuzentzen, aspalditik lagunak diran arren. Ezin hobeto aritu dala azaldu deusku Telleriak. Fernando Bernues arduratu da ezenografiaz, Ana Turrillak dauka jantzien ardurea eta Adrian Garcia de los Ojosek zuzendu dau antzezlanean garrantzi handia daukan musikea. Gaur iluntzeko zazpi ta erdietan izango da estreinaldia Arriaga antzokian. Bihar beste emonaldi bat izango da ordu berean. Etzi bitartean, Igorren eskeiniko da antzezlana. Handik aurrera “Kortxoaren Dilema” Euskal Herrian zehar eskeiniko dabe. Urtarrilean barriz, Arriagara bueltauko da gaztelaniazko bertsinoa estreinatzeko. Honetan, Ramon Barea izango da irakaslaea eta Patxo Telleria bera ikaslea barriro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular