
Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik La Fuga eta En Tol Sarmiento taldeen kontzertuak eta San Jose azokak nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 17:30etan hasiko dira egitasmoak. Ordu horretan, Santurtziko liburutegian, Hollyren bota gorriak ipuina entzun ahalko dabe etxeko haurrek. Musikeari jagokonez, Bilboko Santana 27an, La Fuga eta Martes Martes taldeak izango dira arratsaldeko 20:00etan. Ganera, ordu erdi beranduago, Bilboko Stage Livean, Vegak kontzertua eskainiko dau.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, bertsolari topaketea egingo dabe Orozkon eguerdiko 12:00etan eta 14:30etan. Bertsolaritza be protagonista izango da, arratsaldeko 18:00etan, Igorreko Lasarte aretoan. Bertan, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabat Galletebeitia eta Alaia Martin bertsolariak izango dira. Kontzertuen esparruan, gaueko 21:00etan hitzordu bikotxa eukiko dogu. Batetik, Bilbao Arenan, Dani Fernandez abeslaria izango da. Bestetik, Bizkaia Arenan, En Tol Sarmiento taldeak kontzertua eskainiko dau.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, San Jose azokak eukiko doguz geure lurraldeko txoko desberdinetan, Gueñesen bezala. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldez burutuko dira egitasmo gehienak. Esaterako, Getxoko Muxikebarrin Pinocho antzezlana ikusi ahalko da, arratsaldeko 18:00etan. Ordubete beranduago, aldiz, hainbat kontzertu eukiko doguz Bilboko Kafe Antzokian. Izan be, Lutan Fayah, Jah Mason eta Droop Lion with The Free People Banda from Jamaica taldeak izango dira.