'¡Agur, Otxoa feroz!' ikuskizuna abuztuaren 20tik irailaren 3ra bitartean egongo da ikusgai BBK Salan

BBK Salaren ekoizpena, Unai Izquierdok idatzi dau obrea eta Getari Etxegaraik zuzendu dau

La Otxoaren agurra eszenatokiei, ‘¡Agur, Otxoa feroz!’ ikuskizunagaz

Ezkerretik eskoira, Gemma Martínez, Unai Izquierdo, Jose Antonio Nielfa, Arnartz Puertas eta Getari Etxegarai / Bizkaia Irratia

Aste Nagusiari begira Bilboko BBK Salak ekoizpen barri bat dakar: ¡Agur, Otxoa feroz! ikuskizuna. Otxoa personai ezagunaren agertokietako agurra izango da, eta era berean, omenaldia 50 urteko ibilbideari. Abuztuaren 20tik irailaren 3ra bitartean egongo da ikusgai aretoan bertan. 12 emonaldi programau dabez eta estreinaldirako lau egun falta diranean, sarreren %90 baino gehiago saldu dira.

Unai Izquierdok idatzi eta Getari Etxegaraik zuzendutako ikuskizuna da ¡Agur, Otxoa feroz! ikuskizuna. La Otxoa personaiaren atzean dagoan Jose Antonio Nielfa personea ezagutzeko aukerea eskainiko deusku, bizipen gordinakaz. “Gazi-gogo hori bilatzen ahalegindu gara” esan deusku Getari Etxegarai zuzendariak. Baina umorea be ez da faltauko.

¡Agur, Otxoa feroz! BBK Salaren laugarren ekoizpen propioa da, 2021eko YermaBorderland ganbara-operearen (2022) eta Yarin dantza piezearen (2023) ondoren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular