24 urte bete dauz Lagatzu Euskara Alkarteak

Zamudioko 100 herritar baino gehiagok parte hartuko dabe

Carmen Mendiguren herri pastorala Lagatzu eguneko nobedade

Lagatzu Eguna / Lagatzu Alkartea

Lagatzu Eguna ospatuko da bihar Zamudion. Lagatzu Euskara alkarteak antolatzen dauan Euskal Jaia da biharkoa. Aurten, hamalaugarrenez egingo da. Esan behar, alkarteak berak 24 urte bete dauazala. Iñaki Atxutegik azaldu deusku, urteotan, ibilbide oparoa izan dauala alkarteak Gaur egun, 300 bazkide daukaz Lagatzuk eta joan-etorrian jente gehiago ibilten da. Lagatzu Eguna bera, herrian, askorentzat urteko jai nagusia da. Jente askok hartzen dau parte eta gehienak egun honen zain egoten dira.

Carmen Mendiguren pastorala

Biharko ekitaldiei begira esan behar, Zamudioko herritarren eskutik Carmen Mendiguren pastorala eskeiniko dala. Carmen, maistrea zan Zamudion. Atzerrian be ibili zan lanean. Zamudioztar bakarra da, bere izena daroan kale bat daukana.
Carmen Mendigurenen bizitza kontauko da pastoralean. Ehun zamudioztar baino gehiagok hartu dabe parte bertan. Ekitaldi gehiago izango da bihar egunean zehar. Kalejirea, herri bazkaria, umeen jokoak, Taberna Ibiltaria eta erromeria Gora Herria taldeagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular