Bankuek estaduak araututako mota finkoko hipotekak eskaintzea proposatu dau Sumarrek. PSOEri estaduak bankuak horretara behartzeko ahalmena euki dagiala eskatu deutso. “Etxebizitzarako sarbidea ezin da merkaduaren askatasunaren esku geratu. Neurri honen bitartez etxearen erosleei hipoteka seguru bat helarazo nahi deutsegu. Interes aldakorreko hipotekek familien arteko desbardintasun handiak eragiten dabez, finkoak eskaini behar dira” adierazo dau Lander Martinezek gaur Goizeko Izarretan. Sumarrek aurrekontuetarako egindako proposamenetatik harago Martinezek estaduko aurrekontuak onartzeko alderdien aldetik ahalmena eta borondatea dagozala uste dau. “Aurrekontuak onartuta gobernuak biziraupen luze bat eukiko dau eta legegintzaldiaren amaierara helduko ginateke” gaineratu Martinezek.
Gaza
Tropek Gazatik eta Libanotik urten behar dabela esan dau Lander Martinezek. “Espainako Gobernuak gauza batzuk egin leikez eta beste batzuk ez. Gobernuak Palestina estadu lez onartu dau, Europako herrialdeen artean bakarrenetarikoa. Israelek lurralde okupaduetan ekoizten dauzen produktuak seinaletako tiket bat jartea eskatu dau. Gauza gehiago egin leitekez, armen salmenteagaz oso zorrotzak izan behar gara” aitatu dau Sumarreko kideak.
Guggenheim Urdaibai
Martinez Gernika-Lumon harainegun egon zan manifestazinoan egon zan. “Zapatuko manifestazinoa ikusita Guggenheim Urdaibai proiektuak zailtasunak eukiko dauz aurrera urtetako” esan dau Sumarreko diputaduak. Kultura ministroak proiektu hau gogoko ez dauela azpimarratu dau Lander Martinezek.