Industria eta zerbitzu arloetan Lanbide Heziketa ikasitako profesonal bila dabilz

Gaur egun Lanbide Heziketako ziklo batzuetan sartzea gatxa da, notea eskatzen da

Laneratze tasa handia Lanbide Heziketan

Julen Elgeta / Bizkaia Irratia

Labnide Heziketako 130 ikaslek atzerrirako bidea hartuko dabe egunotan, praktikak  egiteko. Erasmus-a ez da bakarrik unibertsidadeko ikasketetan egiten, Lanbide Heziketan be egiten da, nahiz eta ezezagunagoa izan. Julen Elgeta HETEL-eko presidenteak esan deusku Lanbide Heziketa ikasketek prestigioa hartu dabela aspaldion.

Ikasleek enpresetan lan egiteko eskatzen dabenari dagokionez, soldatea baino gehiago hartzen ditue kontuan lan baldintzak. Nesken kasuan, lan baldintzak, lan giroa eta hirugarren lekurako izten dabe soldatea. Ikasketa dualari dagokionez, ondo doala esan deusku Elgetak, gero eta ikasle gehiagok eskatzen dabela eta enpresa gehiagok eskeini. Pandemia aurreko datuetara helduta gagozala azaldu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular