Lantegi Batuak-ek 40 urte bete ditu eta gaur egun 3200 pertsona dira zerbitzu desberdinetan lan egiten dabenak. 21 zentro daukaz eta ezgaitasun intelektuala daben batzuk zentroetan lan egiten dabe enpresentzat. 150 enpresetan dabilz lanean, eta 700 bat udalerri batzuetako zerbitzuak emoten: lorazaintza, garbiketa lanak eta abar.
Urtero 30 pertsona enpresetan kontratatzea lortzen da. Ramon Bernal zuzendari nagusiak esan deuskunez erronka asko dagoz etorkizunari begira. Alde batetik, 40 urte pasatu dira eta horrek esan gura dau pertsonak nagusitu egin dirala eta bestetik, teknologia barriak be hor dagoz.