Gaur gaurkoz, domeketan meza eskaintzeko baino ez da erabilten ermita. Bi nabe daukaz alkarri lotuta, baina ez dagoz egoera onean eta barriztatzeko beharra dago.
Josu Landaluze Sopelako alkateak Goizeko Izarretan irratsaioan, Bilboko Elizbarrutiagaz Karmen ermita erostea adostu dabela eta laster akordioa sinatuko dabela ziurtatu deusku. Orain, udal teknikariak bideragarritasun plana egiten hasi dira herriko beste bi kultur aretoakaz batera ze erabilera izango dauan zehazteko. Kontzertu, antzerki emanaldi edo hitzaldietarako izango dala aurreratu deusku Landaluzek.
Alkarrizketan, Arrietara hondartzan surflariek salatu dabezan lapurreten ganean eta zemenditik aurrera Sopelan martxan ipiniko dabezan radarren ganean be itaundu deutsagu Josu Landaluze alkateari.