"Emakumeen gizarteratzen oraindik pausu asko emon behar dira"| Goizeko Izarretan

Bilboko udaltzainek kamara bat eroan beharko dabe aldean, dana grabetako

Larraitz Sorrón: “Ez dogu plaza zehatzik behar emakumeentzat Poliziaren oposizinoetan”

Bilboko udaltzain batzuk / BIZKAIA IRRATIA

Bilboko udaltzainek kamara bat eroan beharko dabe aldean, dana grabetako. Udalak persona bakarreko kamara erabiltzeko programa pilotu bati ekingo deutso. Helburua, jokaereak grabau ahal izatea da. Poliziak botoia ikutzen dauenetik aurrera, kamarak aurreko 30 segundoak berreskuratuko dauz eta aktibo egongo da amatau arte. Polizientzat be, pistola ekipamentuaren nahitaezko elementua izango da. 5.000 biztanletik gorako udalerriek armak emon beharko deutseez agenteei.

Bestalde, joan dan astean , Bilboko udaltzaingoaren bardintasunaren kulturea sustraitzeko planaren barri emon geuntsuen. Plan honen bidez, bardintasuna sustatu nahi da plantilako langileen artean. Plana 2027rarte egongo da indarrean, eta tarte horretan, ekitaldi bakotxaren lehen hiruhilekoan, helburuak zelan doazan aztertzeko jarraipen lantaldea batuko da.  Bilbok 894 udaltzain daukoz gaur egun. Ehuneko 16, 143 udaltzain, emakumezkoak dira.  Goizeko Izarretan, Larraitz Sorronegaz izan gara, ESAN sindikatutik, eta aldaketen honeen balorazinoa egin dau. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular