Hauteskundeen egunerako 13 egun baino ez dira falta eta Euskadiko PPko zuzendaritza taldeko Laura Garrido euki dogu gaur Goizeko Izarretan. Alderdi popularra beren-beregi segurtasunaz, Osakidetzaz, gizarte laguntzen ganeko kontrolaz eta administrazinoaz berbetan dabil hauteskunde kanpainan.
PPko politikariaren eretxian EAJk Osakidetza indartzeari buruz berba egiten dauenean sinisgarritasunik ez dauka. “Lehen Arretarako plan barri bat proposatzen dogu, legegintzaldian zehar be proposatu dogu baina jeltzaleek kontra bozkatu dabe” azaldu dau Laura Garridok. Segurtasunari jakonean Ertzaintzan baliabideak falta dirala uste dabe popularrek. “Argi dago segurtausn arazo bat daukagula. Behar baino 600 ertzain gitxiago dagoz eta delituen kopuruak gora egin dau. Okupazinoa be arazo bat da eta horri aurre egin behar jako” zehaztu dau politikari arabarrak.
Koalizinoei buruz galdetuta EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortzeko nahikoa jarlekurik lortuko ez balebe, Bildu gobernuan ez egoteko, PPk sozialisten eta jeltzaleen koalizinoa babestuko leukela iradoki dau Laura Garridok. “Hori bai, gure botoak ez dira doakoak izango” azaldu dau agintari popularrak.