CISek PSOEri emoten deutso garaipena barriro Europako hauteskundeetan, baina PP gertuago dauko, 2,7 puntura. Orain Errepublikak koalizinoak, EHBildu kide dan koalizinoak, %4,1eko babesa jasoko leuke eta Europa Solidarioaren aldeko koalizinoak, EAJrenak, %1,3koa.
Laura Garrrido (PP) alkarrizketatu dogu gaur Goizeko Izarretan. “Europako Funtsak ez dira ondo kudeatu, etorri dan dirutik %20 baino ez da kudeatu, diru asko galdu da. Guk gardentasuna eskatzen dogu” azaldu dau PPko ordezkariak. Muga-zergei buruz edo arantzelei buru galdetuta, Garridok esan dau txarto dagozan sektoreak zeintzuk diran jakinda neurri zehatzak bideratu beharko dirala.
Urte hasieran migrazino politiketarako akordu barria onartu eban EBk. “Inmigrazino ordenatu baten aurrean bagagoz ez dago arazorik, baina gaur egun mafiek inmigrazinoagaz jokatzen dabe euren helburuak lortzeko. Inmigrazino ordenatu eta legala behar dogu” zeahztu dau Garridok.
Nekazarien interesak defendetako Garridok gogoratu dau Europako nekazaritza komisario bat baino gehiago PPkoa izan dala Loyola de Palacioren figurea azpimarratuta. “Nekazarien burokraziagaz amaitu behar da, PAC neurriak adostu dirala salatzen dogu eta guretzat nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza lehentasuna izango dira” gaineratu dau politikari arabarrak.