100 ikasle batu ziran maiatzaren hasieran, Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian

Lehen Hezkuntzako ikasleetatik hasi eta batxilergoan, lanbide heziketan eta unibertsitatean dagozan ikasleei bideratu da ekintza

Lea-Artibaiko gazteak etorkizunari begira ABIAN ekitaldian

Lea-Artibai eskualdeko gazteek euren etorkizuna bideratzeko ABIAN ekitaldian parte hartu dabe. Lea-Artibaiko batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzendutako egitasmo honek ia 100 ikasle bildu ebazan maiatzaren hasieran, Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian.

Udal Gaztedi Lea-Artibai proiektuaren barruan, ABIAN bideratu zure etorkizuna ekitaldia egin zan, Leartibai Fundazinoak antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, eskualdeko hamabi udalekin batera. Ekitaldi horrek Lea-Artibaiko gazteei eskualdeko ehun sozioekonomikoak eskeintzen dituen lan- eta hezkuntza-aukerak ezagutzeko aukerea emon eutsen. Leartibai Fundazinoko  talentu arduraduna Esti Plaza izan da Lau Haizetara saioan honen ganekoak azaltzeko. Leartibai Fundazioa eskualdeko gazteen etorkizuna eta talentua sustatzen dabil.

Markina-Xemeinen kokatutako Leartibai Fundazinoak eskualdeko gazteen etorkizuna eta talentua sustatzeko hainbat ekimen antolatzen ditu urtero. Lehen Hezkuntzako ikasleetatik hasi eta batxilergoan, lanbide heziketan eta unibertsitatean dagozan ikasleei bideratuta ekintza ezberdinak antolatzen ditu. ABIAN bideratu zure etorkizuna, lehen aldiz antolatu dan egitasmo bat bada be, Fundazinoak Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahai Elkartearekin
alkarlanean dinamizatzen dauan TALENTATU izeneko proiektu bat bere jorratzen dau 2017-2018 ikasturtetik: STEAM ikasgaiak sustatu, eskualdeko enpresa-ehuna ezagutzeko bisitak antolatu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko lanbide-profilak ezagutzera emon… eta emakumeak zientzian eta teknologian daben presentzia bultzatzera bideratutako hainbat ekintza bere abiarazten ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular