Elisa Tobalinak eta Mikel Meabek 2016.urtean jarri eben martxan Lea Espazioa

Kulturea, artea, hezkuntzea, sormena... batzen dauan espazioa da

Lea Espazioa, modu kontzienteagoan bizitzeko gunea

Aulestiko Garaur auzoan Lea Espazioa aurkituko dogu. Kulturea, artea, hezkuntzea, sormena… batzen dauan espazioa da. Ohiko disziplinetatik kanpo urtenda, ikerketarako espazioak proposatzen dabez: bizipenen sormen espazioa, bakarkako espazioa, bizilekurako espazioa… Hortaz ganera, ziklo eta tailerren bitartez, bakotxaren mundua adierazoteko eta sortzeko bide posibleak bilatzen dabez. Artea eta kultura hedatzeko, prestatzeko eta esperimentatzeko jarduerak be proposatzen dabez. Sormen prozesua, zeozer erabilgarria eta barria eratzeko prozesu lez ulertzen dabe, integratzailea bere baitan eta personen bizi-kalidadea aberasten dauana.

Elisa Tobalina eta Mikel Meabe dira proiektu honen sortzaileak. Meabek azaldu deuskunez, guraso izan ziranean, bizitzaren ikuspuntua aldatu jaken, modu kontzienteagoan bizitzeko gogoa euki eben.  Prozesu horretatik jaio zan Lea Espazioa 2016.urtean. Proiektu organikoa da euren esanetan, eurekaz batera hazten joan dana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00