On Joseba Segura gotzainaren aholkua jarraituz, igaztik itsas prozesino hau abuztuaren 14an ospatzen da

Begoñareko Amaren itsas prozesinoak ikusmin handia eragiten dau itsasadarraren albo bietan

Lehenengoz hiru itsasontzik lagunduko dabe Begoñako Amaren irudia itsasadarrean

Abuztuaren 14an Begoñako kofradiak Begoñako Andra Mari erromesaren prozesinoa egingo dau itsasadarrean. Santurtzitik Bilbora eroango dabe Begoñako Amaren irudi ibiltaria. Goizeko 11:30ean urtengo dabe Santurtziko portutik eta Bilboko Uribitarte moilara iritsiko dira 13:10 aldera. Itsasontzi ofizialaz gain, aurton beste hiru ontzik hartuko dabe parte prozesinoan: Ibai Eder, Ibai Alai eta Ekokat ontziak. Amabirjinari bere itsas-zeharbidean lagundu gura deutsienek, txartelak Begoñako kofradiaren egoitzan (Begoñako Amabirjina kalea, 10) erosi leikiez, 10 € prezioan, agortu arte.

Ontzi ofizialez gain, ontzi partikularrek be hartu leikie parte itsas prozesinoan. Kasu horretan, bere ontzi partikularra eroan gura dabenek, Begoñako kofradiagaz hartuemonetan jarri beharko dira, 688 681 495 edo 94 416 73 09 telefono zenbakietan. Itsas prozesino honen laugarren ekitaldia izango da aurtengoa.

Jose Andres Etxebarria Begoñako kofradiako kideak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, igaz adostu eben, urtero-urtero, itsas prozesino hau abuztuaren 14an egitea, hau da, abuztuaren 15aren bezperan. Egun horretan, gogoratu, Andra Mariaren Zeruratzearen eguna ospatzen da eta Bizkaiko herri guztietako pertsonak hurreratzen dira Bilboko Begoñako basilikara Begoñako Amatxuri bisitea egiten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00