AEBetan egon da Galdakao-Usansolo ospitaleko buruko gaixoen arreta zerbitzuko burua formazinoa jasoten

"Eguneroko tristurak eta benetako buruko gaixotasun larriak desbardindu behar doguz" esan dau Osakidetzako psikiatreak

Leire Erkoreka: “Suizidio saiakeren aurrean erantzun hobea emoten gabilz orain”

Leire Erkoreka (Osakidetzako psikiatrea) / Bizkaia Irratia

Hego Euskal Herriko psikiatren urteko topaketea egin barri da Bilbon. Profesional honeek gaur egun pandemiaren ostean ikusgarriago bihurtu diran buruko gaixotasunak edo nahasmenduak sendatzeko erronkari aurre egiten dabilz. Erditze osteko depresinoa, suizidio ahaleginak, anorexia, ansiedadea… Psikiatra asko patologia desbardinei buruzko ikerkuntzan dabilz eta aldi berean etenik bako formazinoa jasoten. Topaketea aprobetxauta Galdakao-Usansolo ospitaleko buruko osasunaren arreta zerbitzuko buruagaz, Leire Erkorekagaz, berba egin dou Goizeko Izarretan.

Pandemiatik hona psikiatria unidadearen larrialdietan gora egin dabe elikadura nahasketeagaz lotutako kasuek. Gazteen artean buruko gaixotasun kasuek gora egin dabe. Batez be, elikadura nahasketeagaz lotutakoak, autolesinoak eta suizidio kasuek. “Igoerea batez be larrialdietan igerri dogu, 2017an 80 alta emon genduzan eta 2021ean 200 alta. Hazkundea itzela izan da urte gitxitan. Gogoratu behar dogu larrialdietakoak kasurik larrienak dirala” azaldu dau Leire Erkorekak.

“Psikiatren formakuntzea orain 12 urtekoa da eta ez dago profesional nahikorik. Psikologo klinikoakaz eta arlo honetako erizainakaz bardin pasetan da” aitatu dau Leire Erkorekak. Buruko gaixotasunakaz homogenizazino handia dagoala uste dau Osakidetzako psikiatrak. “Eguneroko tristurak eta benetako buruko gaixotasun larriak desbardindu behar doguz” gaineratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular