Atzo 90 urtegaz hil zan Leopoldo Zugazari buruz berba egin deusku Gerediaga Elkarteko Nerea Mujikak

Nerea Mujika (Gerediaga Elkartea): "Zugazak, besteak beste, Kurutziaga Ikastolea, Gerediaga Elkartea eta Durangoko Azoka sortu ebazan"

“Leopoldo Zugaza, kulturan, azken unera arte gelditu ez dan pertsona bat izan da”

Leopoldo Zugaza autortza ekitaldi baten / Gerediaga Elkartea

1965ean sortze-prozesuan egoan Durangoko Azokara ahalik eta argitaletxerik gehien eta liburu gehien erakarteko Leopoldo Zugaza Euskal Herriko hainbat bazterretik ibili zan” esan deusku Nerea Mujikak Gerediaga Elkarteko presidenteak. Zugazak Durangoko Arte eta Historia Museoaren, Hitz liburu-dendaren eta Kurutziaga Ikastolaren sorkuntzan be parte hartu ebala be azaldu deusku.

Leopoldo Zugaza 1932an jaio zan eta gaztea zala kultur sustatzaile bihurtu zan hainbat lan argitaratuz. Zugazak berak Gerediaga Elkartea sortu eban 1964an eta berak bultzatu eta zuzendu ebazan Durangoko Azokaren lehen zazpi edizinoak. Hainbat sari lortu dauz. 2018an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso eban eta 2020an Eusko Jaurlaritzaren Gurea Artea saria.

Bihar arratsaldeko 19:00etan 90 urtegaz hil dan Leopoldo Zugazaren hileta eleizkizuna egingo dabe Durangoko Andra Mari eleizan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00