Kafetxu Bana tartearen 30. atalean Libe Agirre lankide ohia izan dogu. Orain dala hile bat jubilau zan eta gaur bere ibilbide profesionala sakon ezagutu dogu. Irratian emon ebazan lehenego urratsak, telebista publikoan izandako esperientzia, Emakundeko garaia eta Bizkaia Irratiko esperientzia plazaratu deusku. Libek argi itzi gura izan dau, irratian egin ez dauan gauza bakarra “futbol partiduk emotea” izan dala.