Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiagogaz egiten dau behar

Tokiko abeltzaintza eta landa-ingurunearen ekonomia sustetan laguntzen dau

Eroskik 120 milioi litro esne baino gehiago saldu dauz hamar urtean

Eroski esnea / Bizkaia Irratia

Eroskik hamar urte bete dauz bere marka propioko esneagaz, eta denpora horretan jatorrizko 120 milioi litro esne baino gehiago merkaturatu dauz. Horrez gainera, 93 milioi euro baino gehiagoko salmentak egin dauz Euskal Autonomia Erkidegoan.

Kooperatibak Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiagogaz egiten dau behar, eta esnearen zati handi bat bertan ekoizten da. Eroskiren arabera, eredu horrek tokiko abeltzaintza eta landa-ingurunearen ekonomia sustetan laguntzen dau, garraio-distantziak eta ingurumen-inpaktua murriztuz.

Azken urteotan, gainera, esne freskoaren aldeko apustua indartu dau Eroskik, eta gaur egun bere marka propioko esne guztiek ondoizate eta iraunkortasun zigiluak dabez. Kooperatibak adierazo dauenez, datozen urteetan be tokiko ekoizleen aldeko konpromisoagaz jarraitzeko asmoa dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00