Aita Mari ontziak arazoak izan ebazan aurreko astean Libiako kostazainakaz. Euren misinoetan gero eta oztopo gehiago daukiez. Hori esan deusku gaur Ana Perezek, Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeko kideak. Aita Mari ontzia bere hemeretzigarren misinoan dago. Aurreko astean, Libiako kostazainek inguratu egin ebazan eta drone bat ibili zan euren ganean hegan. Ana Perezek azaldu deuskunez, egoerea gero eta larriagoa da Libian, migranteentzat dagoan biderik hilgarrienean. Aurreko astean, tiroak be bota ebezan uretara. Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundetik salatu dabenez, Libiako kostazainek urte asko daroe Europako Batasunaren finantzaketa, prestakuntzea eta baliabide materialak jasotzen. Lehen Turkiari emoten jakon laguntzea Libiari emoten deutse gaur egun. Alemania da antza, baliabide gehien emoten deutsiena.
Ceutan gertatutakoak
Bestalde, Ceutan aurreko astean gertatutakoaren ganean, Ana Perezek esan deusku, bideratuta egon dan kontua izan dala, Europa eta batez be Espainia presionetako. Marokok bideratutako mogimendu bat izan dala aipatu dau. Espainiak daukan jarreraren arabera erantzuten dau Marokok. Europako barne ministroek gaur egingo daben batzarraren ganean, Perezek ez dauka itxaropen handiegirik, besteak beste, adostutako ituna ez dabelako betetan. Bere esanetan leitekeena da gaurko batzarrean Europak dei egitea Espainiari.
