Literatura eta nazinoa uda ikastaroa egingo dabe Bermeon abuztuaren 29an eta 30ean.
Literaturaren eta nazinoaren arteko loturak aztertuko dabez Laida eztabaida taldeak antolatutako ekimenean. Euskeraz eta doan izango dira eta Bermeoko arrantzaleen museoan egingo da.
“Paisaia literarioa” deitzen deutsien azterketa bat egiten saiatuko dira, hau da, liburuetan ez dauan eta kaleetan aurkitzen dan literatura aztertuko dabe, literaturak herriko kaleetan laga daben arrastoa ikustera doiez.
Ikastaroa hainbat ekimen eta profesionalez osatuta dau. Esate baterako, Carlos del Olmok Iparragirreren irudia antzerkian aztertuko dau, Paulo Kortazarrek Lizardiren heriotzak eukin eban oihartzuna eta Jon Kortazarrek mungiko paisaia literarioa aztertu gura dau, Lauaxeta oso presente dagoalako bertan.
Izena emon eta parte hartzeko helbide bat dauke martxan: laidaikerketataldea@gmail.com
Jon Kortazarrek, Laida ikerketa taldeko kideak, ikastaroaren xehetasun guztiak azaldu deuskuz.