Gaueko aisialdiak kaltetutako herritarren hainbat alkartek '7 ordu lo' plataformea sortu dabe

Borondate politikoa eskatzen dabe

“Lo egiteko aukera izatea ez da kapritxo bat, beharrizan bat da”

Gaueko giroa Barakaldon / Bizkaia Irratia

Gaueko aisialdiak kaltetutako bizilagunen hainbat alkartek ‘7 ordu loplataformea osotu dabe. Indarrak batu dabez erakundeen aurrean presinoa areagotzeko. Besteak beste, plataformak Gasteiz, Donostia, Bilbo, Durango eta Barakaldoko herritarrak biltzen dauz. Atsedena hartzeko, gitxienez, 7 ordu lo egitea besterik ez dabe eskatzen. Botiloien eta gaueko aisialdiako lokalen zaratea sufriduten dabe eta indarrean dagoan araudia betetzea eskatzen dabe. Erakundeei kasurik ez egitea leporatzen deutse eta antzeko egoeran egon daitezken herritar gehiagoren atxikimendua bilatzen dabe

Jose Luis Azkarate ‘7 ordu lo’ plataformako kidea izango dogu Lau Haizetara saioan. Gasteiz erdigunean bizi da eta berak kontau deuskunez eguen gauean hasi eta domekara arte ezin dabe lorik egin, astebururo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular