
Juan del Arco botikariak lo kontuekin jarraitu dau gaur, lehengo astean lo hobeto egiteko hainbat gomendio emon eta gero. Gaur tratamenduez egin deusku berba, lo egiteko emoten diran pilula eta bestelakoez. Hori bai, kontu handiz hartzea komeni dala azaldu deusku, eta ez egiteko kasurik ingurukoen gomendioei, lo egiteko zeozer behar izanez gero, osasun profesionalengana joteko.