300 bat behargin ditu gaur egun Lointek-ek

Lointek-ek bardintasun eta inklusinoa daukan konpromisoa aintzat hartu dabe

Lointek enpresearentzat aurtengo Marcelo Gangoiti saria

Lointek-entzat izan da Somorrostro irakasguneak emoten dauen Marcelo Gangoiti saria aurton, 28. edizinoan. Lointek familia enpresea da izatez, baina bere izaera horri eutsita asko hazi eta zabaldu da urteotan. Urdulizen eta Zierbenan daukiez gaur egun egoitza nagussiak, eta bulego komertzialak munduko hainbat lekutan.

Petrolio fintze, Kimika, Petrokimika, Energia eta Barriztagarrien arloetan egiten dabe lan, konponbide integralak eskainiz, jaso eta erabilteko prest dagozanak. 50 urte gaino gehiago daroez guzti hau egiten eta urteotan asko hazi dira. Gaur egun 300 bat behargin dira danetara eta mila ekipo baimo gehiago egin ditue.

Euren misinoan dago mundu jasangarriago baten garapenean laguntzea, eta kopromiso handia dabe gizarte arloan.  Guzti hau eta gehiago hartu dabe kontuan epaimahaiko kideek saria eurei emoteko:

Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala: LOINTEK erreferente bihurtu da mundu mailan, elektrizidade, barriztagarri termosolarreko instalazinoetarako lurruna sortzeko sistemen diseinuan, fabrikazinoan eta horniduran, barrikuntzarekiko konpromisoari eta iraunkortasunaren aldeko apustuari esker.

Nazinoarteko presentzia: 50 herrialde baino gehiagotan dihardu, hazkunde global sendoa eta erantzukizun sozial eta ingurumenarekiko arduratsua buztartuz.

I+G+b arloko inbertsinoa: Urteko fakturazinoaren %3,25 ikerketan, garapenean eta barrikuntzan inbertiduten dau, bere lehiakortasuna eta barrikuntza-gaitasuna sendotuz.

Bardintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa: LOINTEK enpresa etiko eredugarria da, bardintasunaren sustapenean eta Bizkaiko talentuaren garapenean konprometitua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00