Gernikako taldea multzoko bigarren postuan kokatu da Estudiantesi 66-54 irabazita Malosteko kiroldegian

Anna Montañanaren taldeak Madrileko taldearen kantxan jokatuko dau astegoienean ligako partiduan

Lointek Gernika Bizkaiaren garaipen garrantzitsua Eurocupen

Garrantzi handiko garaipena eskuratu dau Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketan. Anna Montañanaren taldeak 66-54 menderatu dau Estudiantes eta urrats garrantzitsua emon dau multzoko bigarren postua eskuratzeko lehian Veneziako Reyer taldearen atzetik.

Partidu gogorra jokatu eben Gernikak eta Estudiantesek Malosten. Madrileko taldea nagusi izan zan lehen zatian eta hamar puntuko aldea lortu eban. Etxeko taldea, ostera, ezinean ibili zan, erasoko jokoan batez be. Gernikarrek 26 puntu bakarrik saskiratu ebazan lehen lauren bietan, hamabi baloi galduta.

Montañanaren taldeak, baina, ez eban amore emon eta indartsu ekin eutson hirugarren laurenari. Hamar puntugaitik galtzetik lautik irabaztera igaro zan hirugarren lauren bikaina jokatuta. Laugarren laurenean be etxeko taldea izan zan nagusi eta hamabi puntuko aldeagaz lortu eban garaipena. Azpimarratzekoa da Itziar Ariztimuñoren lana. Bilbotarrak bikain bete eban Sandra Igerabide joko antolazaile titularraren hutsunea erasoan zein defentsan. Azkenik, Sandra Igerabideri egin deutse ebakuntzea eskoiko eskuan eukan hausturea osatzeko eta Nogaye Lo pibotari artroskopia egingo deutse eskoiko belaunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00