Olatz Garmendia (AENA): "Neguan eguneko 100 hegaldi inguru daukaguz, udan 170 izaten dira"

Bulegoak batzeko kanpoko eraikin barriak bidaiarientzako leku gehiago ahalbidetuko dau terminalean

Loiuko Aireportuko bidaiarientzako itxarongelak nabarmen handituko dabez

Olatz Garmendia - Loiuko Aireportuko bost zerbitzu buruetariko bat / Bizkaia Irratia

Loiuko aireportuko bulego guztiak eraikin barri batera eroan dabez. 2.200 metro koadro barri eraiki dabez bulego guztiak bertan batzeko. Eta eraikin barri honi esker, orain terminalean bidaiariek espazio gehiago dauke.
Olatz Garmendiak, Loiuko Aireportuko zerbitzu buruak guzti honen barri emon deusku. Udabarritik aurrera Loiuko aireportuak hegaldi gehiago eskainiko dauz eta horretarako prest dagozala esan deusku Garmendiak. Batetik, bidaiarientzat espazioa irabazi dabelako eta bestetik, udako plana lantzen dabilzalako, dana ondo joan daiten.

Eguneko inzidentziei be egin behar izaten deutse aurre zerbitzu buruek eta hegazti batzuk hegazkinei eragin ahal deutsiezan arazoak inzidentzia horreen artean egon daitekez. Orain gitxiago, radar baten laguntzea daukelako.  Bestalde Hego Euskal Herriko lau aireportuan hartuemonetan dira. Sarean dagoz, baina batak bestearen lehiakide izan barik Garmendiak azaldu deuskunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular