Hizkuntza gitxituetako jaialdi, sortzaile eta kultur eragileakaz batera egongo dira

National Eisteddfod jaialdian hartuko dau parte

Loraldia festibala Galesen izango da

National Eisteddfod jaialdia Galesen / Bizkaia Irratia

Galesen, zapatu honetan hasita egingo dan kultur jaialdi baten hartuko dau parte Loraldia festibalak. Abuztuaren 1etik 8ra bitartean egingo da Galesen, National Eisteddfod izeneko jaialdia. Herrialde hartako kultur jaialdi historiko eta garrantzitsuenetariko bat da honakoa. Wales Arts International da jaialdiaren antolatzailea. Galeseraz egiten dan festibala da, munduko hizkuntza gitxituetariko baten egiten dan jaialdia beraz. Amaia Ocerin Loraldiko komunikazino arduraduna abiatu da gaur Galesera. Bera izango da Loraldiaren ordezkaria bertan. Esan deuskunez, ilusino handiz jaso dabe gonbitea. Aukera handia da bertan egotea bere esanetan.

Jaialdi erraldoia

Galesen egiten dan jaialdi honen 850. edizinoa da aurtengoa. Beraz, berezia izango da. Amaia Ocerinek azaldu deuskunez, jaialdi erraldoia da. Urte bakotxean herri bat aukeratzen dabe eta aukeraketea urte bi aurretik jakiten da. Landa eremu erraldoietan egiten da eta karpa handiak jartzen dabez. Loraldiko ordezkaria, hizkuntza gitxituetan egiten diran beste jaialdi batzuetako kidekaz izango da Galesen. Truke programa baten hartuko dau parte eta erea izango dau beste jaialdiak ezagutzeko. Ocerinek aipatu dauanez, Loraldia aspalditik dago harremanetan antzeko jaialdiakaz eta asmoa, egunen baten, hemen be, ekitaldiren bat prestatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00