Loraldiak Ikimilikiliklik Vol.2 ikuskizun propioa aurkeztu dau. 50 urte bete dauazan Ikimilikiliklik lanetik abiatuta, ikuskizun barria sortu dabe. Mikel Laboa, Artze anaiak eta Jose Luis Zumetak sortutako ondarea, hainbat sortzailek berpiztu dabe. Edurne Azkarate da euretariko bat, zuzendari artistikoa. Esan deuskunez, erronka oso handia da baina gogotsu dagoz. Ikimilikiliklik sortu ebenak bezain ausartak eta garaikideak izatea da orain lortu gura dabena. Garai biren arteko alkarrizketea izango dala dino Azkaratek.
Loraldiak martian eskeiniko dau
Lantalde artistikoan, Iñaki Salvador dago, Mikel Laboaren ondoan hainbat urtez egondakoa. Zubi lana egitea tokau jakola esan daiteke. Azkarateren esanetan, gozagarria izan da beragaz lan egitea. Jokalari bat gehiago dala gaineratu dau. Oreka TX taldearen txalaparta doinuak, Libe Kortazarren ahotsa, Intza Alkain aktorearen eszena-indarra eta Itziar Garaluceren teknika misto eta esperimentala batzen dauz ikuskizunak. Loraldiaren ekoizpen propioa da eta Bilboko Arriaga antzokian eskeiniko da martiaren 12an. Aurretik, Saroben izango da aurrestreinaldia zemendiaren 12an eta estreinaldi handia, Iruñeako Baluarten, zemendiaren 14an.
