Luberri konpartsatik dei egin deutse ezker abertzaleari, txosnak jartzeko debekuaren ganean akordioa lortzeko. Gogoratu, Gasteizeko jaietan eta Bilboko jaietan, aurten be, GKS mogimenduak, Etxebizitza Sindikatuak eta Luberri Konparsak ez dabela txosnea jartzeko baimenik jaso. Txosna Batzordeak Gasteizen, eta Bilbon, Konpartsek ez deutse baimenik emon. Luberri konpartsako Maren Martinezek gaur esan deusku arrazoi politikoak dagozala beto horren atzean. Ezker abertzalea da horren erantzunlea bere esanetan. Hori dala eta, egoera honeri urtenbidea bilatzeko deia egin deutso Martinezek ezker abertzaleari.
Sinadura bilketea
Bada Garaia izeneko ekimena be jarri eben abian kultur arloko hainbat lagunek. 450 kide baino gehiagoren babesa jaso eban adierazpen honek. Orain, sinadura bilketea daukie abian. Online emon daiteke sinadurea edo aurrez aurre Bilboko taberna batzuetan. Gasteizen, jai egitaraua antolatu dabe gaur, bihar eta etzirako. Bilboko Aste Nagusian be bere egitaraua antolatuko dau Luberri konpartsak. Era berean, Teknikariok Sindikatuak deituta daukazan huelga deialdiakaz be bat egiten dabela jakinarazo dabe.
