Lur Uribarren, Elantxoben jaiotako mendi ibilpideen arduraduna, Marrakechen egoan lurrikara jo ebanean

Bost pertsona egozan menditik eta gabaz hoteletik korrika atera behar izan ziran, lurrikarak behartuta

Lur Uribarren: “Lurrikararen momentuan trebe egon ginan Marokotik aterateko”

Lurrikarak Moulay Brahimen eragindako kalteak / Wikipedia

Marokoko agintariek ia 2.500era igon dabe bariku gauean herrialdearen erdialdea astindu eban lurrikararen ondorioz hildakoen behin-behineko balantzea, baina ez dabe baztertzen kopuruak gora egiten jarraitzea zauritu kopuru handiagaitik.

Zehazki, Barne Ministerioak 2.497 hildako eta 2.476 zauritu zenbatu dauz Atlas Garaian, Marrakechetik gertu, izandako lurrikararen ondorioz. Soilik Al Hauz probintzian 1.400 hildako baino gehiago izan dira, eta Tarudanten 760 persona baino gehiago hil dira, zenbaketa ofizialaren arabera. Marokoko agintariak, bitartean, kaltetutako eremuei laguntzen jarraitzen dabe, baina oraingoz Espainiaren, Erresuma Batuaren, Qatarren eta Arabiar Emirerri Batuen laguntza baino ez dabe onartu. Beste herrialde batzuek be taldeak bidaltzeko eskaintza egin dabe, oraingoz Rabaten bermerik barik.

Gaur Lau Haizetara saioan Lur Uribarren euki dogu, Marrakechen lurrikarea bizi eban Elantxobeko mendi ibilbideen gida bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00