Lutxo Iturrino Realeko eta Athleticeko jokalari ohiagaz aztertu dogu Real-Athletic derbia

Real-Athletic derbia jokatuko dabe Anoetan. Lutxo Iturrino talde bietako jokalari ohiagaz egin dogu berba

Lutxo Iturrino: “Gure sasoiko derbiak izugarriak ziran”

Athleticek eta Realak derbia jokatuko dabe Anoetan. Derbiak bereziak dira, batez be zaleentzat. Horixe esan deusku Lutxo Iturrino Realeko eta Athleticeko jokalari ohiak. Iturrino mutrikuarra da eta Ondarroan bizi da. Muga-mugakoa da, muga-mugan bizi da. Derbiak era berezian bizi dituela nabarmendu dau.

Bere sasoiko derbiak be gogoan ditu Realeko eta Athleticeko jokalari ohiak. Talde bata zein bestea ligak irabaztetik etozan. Giro politikoa be ezbardina zan. Euskaltasuna eta alkartasuna pil-pilean egozan. Iturrinoren esanetan, orduko derbiak izugarriak ziran.

Orain ezbardina da, baina Reala eta Athletick ondo dabilz ligan. Gipuzkoarrak hirugarren dagoz eta bizkaitarrak zazpigarren. Sei puntuko aldea dago talde bien artean. Iturrinoren esanetan, txuri-urdinen artean, erasoko jokalariak dira arriskutsuenak. Zurigorrek, barriz, hegaletan abiadura handia daukie.

Gol gitxiko partidua itxaroten dau. Bapezean amaituko dala uste dau. Hori bai, partidu polita izatea nahi leuke sasoi baten Realeko eta Athleticeko hegalekoak. Mutrikun eta Ondarroan, mugan, derbiak bizi diran era hori Gipuzkoara eta Bizkaira zabaltzea nahi leuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular