
Errekaldeko El Fango kiroldegia esperimentazino gune bihurtu da egun honeeetan Europa osotik etorritako dantzari eta koreografoentzat. Dantza Bertikalaren 4. Topaketa eguenean hasi zan eta domekara arte emonaldiak, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguruak eskainiko dabez, dantza bertikalaz gozatzeko, eta gero eta ezagunagoa dan disziplina horretan murgiltzeko. Portugal, Kalifornia eta Kataluniatik etorritako hizlari eta irakasleak parte hartzen ari dira egun honeetan, besteak beste.
La Glo Dantza Zirkoa konpainiak antolatu dau topaketea. Gloria Peonek zuzentzen dauan Euskal Herriko lehenengo dantza bertikaleko konpainiak 20 urte beteko dauz aurten.
Aupa Bizkaia programan La Glo Dantza Zirkoko kidea dan Maitane Sarralde Algortako artistagaz berba egiteko aukera izan dogu. Topaketaz gan, dantza bertikalari buruz gehiago jakiteko aukera izan dogu. Azpimarratu behar da, hain ikusgarria dan disziplina artistiko hau gero eta ezagunagoa dala aitatutako konpainiak eta artistek egindako lanari esker, besteak beste.
