Laster 100 urte beteko dabezan ikastetxeak egiturazko beharrizanak daukazala aldarrikatzen jarraitzen dabe

Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeria salatzen dau Maestro Garcia Riveroko hezkuntza komunidadeak

Maestro Garcia Rivero ikastetxeko umeak eta gurasoak obretako jantziekaz eta kaskoekaz joango dira eskolara

Maestro Garcia Rivero eskola aurrean egindako aldarrikapen ekintza bateko irudia / Bizkaia Irratia

Umoretik tiraka, bariku honetan obretako jantzi eta kaskoekaz joango dira umeak Bilboko Maestro Garcia Rivero eskolara. Atxuri auzoan, laster 100 urte beteko dabezan eskolak, egiturazko beharrizanak daukazala aldarrikatzen aspalditik dabilz. Eskola inguruko trafikoaren joan-etorriak be euren umeengan segurtasun aldetik eta osasunaren aldetik dakarzan arriskuek be arduraz bizi dabe.

Martitik, ganera, Emilio Campuzano institutura aldatu behar izan dabez gela batzuk. Zemendian erlaitzetako bat jausi eta konpontzen hasi dira. Inpaktu handiko esku-hartzea izan arren, egiturazko beharrizanak ez dirala konpontzen ohartarazo dabe guraso alkartetik. Bilboko auzoetan be, eskola publiko duina aldakarrikatzen jarraitzeko prest agertu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00