Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Magia gala, Goazen eta Su Ta Gar izango doguz Bizkaian.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Su Ta Gar Bilboko Santana 27n; Goazen Ermuko antzokian, eta Gure kanoa ikuskizuna Sopelako kultur etxean.
Zapatua
Hainbat ekitaldi desbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, magia gala egongo da Markina-Xemeinen, Boom boom ikuskizuna Erandioko merkatu zaharrean, eta Nilu ikuskizuna Sopelako kultur etxean.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi bakarra nabarmenduko dogu Bizkaian: Zerua lapurtu dute ikuskizuna Ondarruko kiroldegian.
