
Elikadura osasungarriak daukan garrantziaren ganean hausnartu dogu asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean Maitena Urberuaga Euskal Herriko Unibersidadeko odontologia irakaslearen eskutik. Urberuagak esan deuskunez, elikadura osasungarriak ez dau arazoen edo obsesinoen iturri izan behar.
Hortaz, geure bizimoduagaz eta ohiturekaz bat etorriko da. Horren harira, gertuko elikagaietan oinarritutako elikaduraren garrantzia nabarmendu dau irakasleak. Ganera, bizitzako etaparen arabera elikaduran egin beharreko aldaketak be zeintzuk diran azaldu deusku.
Errazinoak
Errazinoa plater arruntaren edukieraren araberako elikagai-zatia da. Horren harira, errazinoak neurriz hartu behar dira. Hain zuzen be, errazinoak kontrolateko dagoan tresnarik ezagunena elikadura-piramidea da. Oinarrian, egunero kontsumidu beharreko elikagaiak agertzen dira. Hurrengo mailan, aldiz, astero kontsumidu beharrekoak kokatzen dira. Azkenik, piramidearen puntan, saihestu beharreko edo aldizka hartu ahal diran elikagaiak dagoz.