
Maitena Urberuaga EHUko odontologia irakasleagaz egin dogu berba elikadurari buruzko mitoen eta siniskerien inguruan asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Izan be, guzurrak diran ideia asko dagoz zabalduta elikaduraren arloan. Jorratutako kontuei jagokenez, honako honeek izan dira aintzat hartutako premisak:
- “Laranja-zukua oso osasungarria da, laranjak jango baneukez lez da”.
- “Azukre baltza zuria baino osasuntsuagoa da”.
- “Landare-gantzak dabezan elikagaiak osasungarriagoak dira”.
- “Elikagai freskoak izoztuak baino nutritiboagoak dira”.
- “Beharrezkoa da bitamina-gehigarriak hartzea”.
- “Osoko produktuek kaloria gitxiago dabez”.
- “Super-elikagaiak existitzen dira”.
- “Natural jan behar da”.
- “Kolesterola daben elikagaiek kolesterola igoten deuskue”.
- “Esnekiak ez dira osasungarriak”.