Gabonetan larregikeriak egiten doguz elikaduran

EHUko odontologia irakasleak "hortzetako osasuna oparitzea" gomendatzen dau

Maitena Urberuaga odontologoak Gabonetan saihestu behar diran 10 ohitura aitatu deuskuz

Gabonetan eguneroko errutinatik atseden hartzen da eta, sarritan, larregikeriak egiten dira elikaduran. Horren harira, Maitena Urberuaga EHUko odontologia irakasleak saihestu behar diran 10 ohitura aitatu deuskuz asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Zientzia Tartean.

Emondako gomendio batzuk honako honeek dira: kontuz etxeko gozokiekaz, kontuan izan elikagai batzuek orbanak sortu ahal dabezala hortzetan, erne ibili elikagai gogorrekaz, mugatu alkoholaren kontsumoa, ez erre, amaitu gaztaia pizka bategaz, ez ahaztu garbitasuna, ura beti mahaian euki…

Opari originalak

Urteko garai honetan opariak protagonista dira. Urberuagak dino originalak izateko sekulako aukerea emoten dauala hortzetako osasunak. Odontologoaren ustez, “hortzetako osasuna oparitzeko” garai ona da. Esaterako, hortzetako eskubila edo aho-hortzetako higiene-kutxatila bat oparitu ahal jake umeei, euren gustuko apaingarriekaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00