EHUko PSIDES ikerketa taldeak egindako ikerketea euskal autonomia erkidegokoko 16 eta 28 urte bitarteko nerabe gazteen artean egin da. % 80k pornografia ikusten eban, eta % 10ek uste eban pornografiarekiko mendekotasuna ebala.
Gazte guztiengan jokabide toxikorik garatu ez arren, % 10-i eragiten deutso kontsumak, eta hori onartezina izan beharko litzateke.Beste ikerketa batzuetan aurkitu dabe pornografiaren kontsumoarekin mutilen kasuetan %2ak sexu erasotzailea izateko aukerea dago eta nesken kasuan %4ko probabilitatea sexu indarkeriaren biktima izateko. Indarkeria normalizatzen danez, legitimizatzen eta banalizatzen da, eredu hori sexu-harremanetan ohiko jardunbide modura txertatzea aregoatzen da.
Ez dago zalantzarik gazteak irudiekin (bideoetan ikusten dabenarekin) eta bideo hipersexualizatuekin bonbardatzeak, benetako sexualitatea zein dan ez dakitela.Hau da, inork ez deutse esaten ikusten dabena ez dala benetako sexualitatea eta bat batean pornografía jokabide eredu bat da. Eurek imitatu egiten dabe, eta, beraz, behartuta sentitzen dira praktika horretara sartzera. Azaldu egin behar jake Maria Dosil EHUko ikertzailearen esanetan ikusten dagozana indarkeria dala, ez dagoela errespetua, enpatia, afektibitatea, hau da sexu erasoak diren eszenak, benetan sexu erasoko eszenak direla.
Kontsumoa edo batez bestekoa 10 eta 11 urte artean dago, baina hemen 7 urteko minimoa ikusi da Euskal Herrian. Ez da beti bilatzen dan pornografia bat. Pornografiaren plataforma handiek Interneteko domeinuak erosten dabez eta tititak bilatzen badituzu pornografia agertzen da.Hori areagotu egin da pantailekin, hau da, marketin oso adimentsua egin dabe, bilatzaileetako nagusitasun posizioak erosiz.
Aukera nagusia sentsibilizazino eta hezkuntza afektiboa eta hezkuntza digitala da. Lehentasunezko ekintza batzuk proposatzea ezinbestekoa da. Adibidez, adina egiaztatzeko sistema eraginkorrak aplikatzen direla bermatzea. Pornografia ezabatzeko eta zehatzeko neurriak (Gure adin txikikoak-adingabeak babesteko). Kontrol parental bezalakoak…