Athleticeko atezainak indartsu ikusten dau taldea eta gorantz egingo dauela dino

Iraia Iturregik zuzentzen dauen taldeak, sailkapeneko goialdean dagoan Madrid taldearen aurka jokatuko dau zapatuan Lezaman

Mariasun Quiñones. “Gure taldeak ez dau inoiz amore emoten”

Emakumezkoen Athleticek irabazi egin ditu etxetik kanpo jokatu dituen azken hiru partiduak Tenerife, Valentzia eta Vila-realen zelaietan. Azken partiduan, ganera, sei gol sartu ebazan Iraia Iturregiren taldeak erasoko joko bikaina eginez. Irabazten joan arren, zuri-gorriek ez eben atzera egin eta gol gehiagoren bila joan ziran.

Mariasun Quiñones, Athleticeko atezaina, oso gustura dago taldean. Realean urte asko egin ostean heldu zan hondarribitarra Lezamara eta titulartasuna eskuratu dau. Etxetik kanpoko partiduetan hiru garaipen kateatu arren, zuri-gorriek ezin izan eben irabazi Realaren aurka San Mamesen jokatutako derbia. Partidu horretan txarto egindakotik ikasi egin behar dabela dino Quiñonesek.

Lezaman jokatuko dau Athleticek zapatu honetan sailkapeneko goialdean dagoan Madrid taldearen aurka. Garaipena eskuratu ezkero, talde zuri-gorriak jauzi nabarmena emongo leuke sailkapeneko goialderako bidean. Zuri-gorrien atezainak ondo ikusten dau taldea eta denporaldiak aurrera egin ahala hoberantz egingo dauela dino. Lehenengo urratsa zapatu honetan emon behar dabe Lezaman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular