"Eredu agroekologikorako bidea egin behar dogu" esan dau Errigoitiko baserritarrak

Bizkaia osotik 70 traktore heldu dira gaur BIlboko kaleetara

Markel Ensunza: “Merkataritza askeko itunakaz amaitu behar da”

Karrantzatik Bilbora heldutako traktore bat / Bizkaia Irratia

Mungiako kooperatibatik Mungialdeko 10 bat traktorek urten dabe gaur goizeko 08:00etan Bilborantz. Errigoitiko Bizkaigane esnekien kooperatibatik bere traktorean urten dauen Markel Ensunzagaz berba egin dau traktoreen urteera horretan Goizkeo Izarretan saioan.

Ensunzaren berbetan Europan merkataritza libreko itun gehiago sinatzen badira abeltzainei esnea are prezio txikiagoan erosiko jake. “Produktore asko dabilz ekoizpen prezioa baino prezio merkeago baten saltzen eta era honetara Lehen Sektoreagaz amaituko dogu” salatu dau Markel Ensunzak. Trantsizino berdea emoteko baserritarrei behar dabezan baliabideak emon behar jakezala aldarrikatu dau baserritar bizkaitarrak. “Eredu agroekologiko bateruntz egin behar dogu” gaineratu dau.

Karrantza, Erandio, Markina, Gernika, Mungia eta Abadiñotik urten dabe gaur goizean 70 traktrore inguruk nekazarien eta abeltzainen ahotsa Bilbora ekarteko asmoagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00