
Martxa onean doa hamaikagarren Loraldia Bilbon. Astelehenean hasi zan eta martiaren 30era bitartean iraungo dau. ‘Trikua Esnatu da’ lelopean, euskeraz sortutako kultur ekintzak eskeiniko dira Bilbon. Lehenengo egunak oso ondo joan direla esan deusku Amaia Ocerin komunikazino arduradunak. Harainegun, esate baterako, lagun ugari batu zan Jonan Ordorikaren omenez antolatutako emonaldian Arriaga antzokian.
Lorazainak
Bihar, bitartean, Lorazain eguna ospatuko da. Haatik dantza konpainiak OTS lana eskeiniko dau Euskalduna jauregian. Josi Sierra aspalditik da Lorazaina. Zorte bat dala esan deusku. Kulturea interesatu ezkero, Lorazain izatera animau dau Sierrak. Opariak eta zozketak izaten direla gogoratu dau. Biharko ekitaldian parte hartzeko asmoa daukala esan deusku. Atzo izandako ‘Xiberua Kantuz Loratua’ ekitaldia azpimarratu dau.