Altxa Porru konpartsak irabazi dau kopla txikien leihaketea

Gaur Ylenia Baglietto eta Lander Otaola (Farolin eta Zaranbolas) epaituko dabez

Maskarak, mozorroak eta uleordeak protagonista asteburuon Bilbon

Konpartsetako kideak mozorroa jantzita / Bilboko Konpartsak

Bilboko Konpartsetara jo dogu gaur Farolin eta Zaranbolasi egingo deutsen epaiketearen barri izateko. Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak dira aurton uriburuko aratusteetako protagonista nagusi. Arratsaldeko sei t’erdietan izango da atxiloketea eta 19:15ean epaiketea. Bilboko Konpartsetako Ianire Mampasik egitarauari buruzko datu guztiak emon deuskuz.

Farolin eta Zaranbolasen epaiketea amaitu eta gero, Kopla Txikien irabazleen emonaldia izango da. Altxa Porru Konpartsak irabazi eban lehiaketea. Egun handia biharkoa izango dala azaldu deuskue Bilboko Konpartsetako kideek. Zapatuan txikigunea egongo da eta aurton Plaza Barrian kokatuko dabe. Bertan, mota askotako jolas eta jarduerak izango dituzte goiz osoan zehar. Gainerakoan, gargantua, gaiteroak, erraldoiak, fanfarriak, baserritarren merkadua, kontzertua, erromeria, zirkua eta beste hainbat gozagarri izango dira.

Domekan bestalde lehiaketa gastronomikoen txandea izango da. Horrela, aratusteetako indaba eta bastoste lehiaketak aldi berean izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00